Aristi eta Zenekortak gazte mailako final erdia jokatuko dute gaur

Aristi. Aurrelaria. / AMAXKAR
Aristi. Aurrelaria. / AMAXKAR

XX. Salbatore Pilota Txapelketan herritar ordezkaritza izango da gaurko partidetan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Salbatore Jaien inguruan antolatzen den pilota txapelketa azken atalean sartuta dago eta jubenilen mailan Aristi eta Zenekorta bikoteak partida garrantzitsua izango dute gaur finalera sailka-tzeko itxaropenarekin.

Aurten XX. edizioa betetzen da kadete, jubenil eta 22 urte azpiko pilota lehiaketa honetan eta getariar ordezkaritza izan dezake jaien barne lehiatzen den finalean.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Aristi eta Zenekortaren partida, final erdia, eta aurrean izango dituzte Baztarrika eta Artola.

Etxean lehiatzen dutenez herritarren babesa izango dute eta polita litzateke finalean getariar bikotea egotea. Partida honen amaieran, pilota zaleek beste norgehiagoka interesgarria izango dute, jubenil mailako azken final laurdena, Orbegozo eta Oliden bikotea alde batetik, eta Alberdi eta Elizegik osatutakoa bestetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos