Argindar kontsumo ohiturak hobetzeko ekimenak

Argindar kontsumoa nola jaitsi irakatsiko da tailerretan.
/K.A.
Argindar kontsumoa nola jaitsi irakatsiko da tailerretan. / K.A.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Iraurgi Berritzenek antolatu berri duen 'Etxe argiak' kanpainaz gain, Udalak tailer bat antolatu du Foru Aldundiarekin batera, norbanakook, edonork, argindar kontsumoa ezagutu eta murrizteko neurriak hartu ahal izateko.

'Argitu tailerra' izena darama tailer honek, eta bertan, internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da argindar kontsumoa murriztu eta kontratazioa gure beharretara egokitzeko, Iberdrola Distribución Eléctrica-ren telekudeaketarako tresna erabiliz.

Tailerrean irakatsiko da, besteak beste, altan nola eman aipatutako telekudeaketa sisteman, nola ikusi norberaren kontsumoak eta horien araberako tarifa egokiena nola aukeratu. Horretaz gain nola egiaztatu kontratatuta duzun potentzia ea benetan behar duzuna den jakiten ere irakatsiko da.

Azaroaren 29an egingo tailer hau, Gaztelekuan, 18:30ean. Izena emateko ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzi edo, 943147010 telefonora deitu ahal da, azaroak 24 baino lehen.

'Etxe Argiak' ekimena aldiz gure etxeetako kontsumoa aztertzeko izango da. Izena ematen dutenen etxeak bisitatuko dituzte, bertan dauden kontsumo ohiturak aztertu, asko edo gutxi kontsumitzen den aztertu eta plan orokor bat egingo dute, nahi izanez gero jarraitzeko.

Handik lau hilabeteetara beste bisita bat egingo dute etxe hauetara, kontsumoa jaitsi den edo ez aztertzeko asmoz. Izena emateko azken eguna azaroak 21 izango da, 943026069 telefonora deituz, edo udaletxera deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos