Argindar kontsumo ohiturak hobetzeko ekimenak eskura

Argindar kontsumoa nola jaitsi irakatsiko da tailer hauetan. /  K.A.
Argindar kontsumoa nola jaitsi irakatsiko da tailer hauetan. / K.A.

'Etxe argiak' eta 'Argitu Tailerrak' Udalak eta Iraurgi berritzenek antolatu dituzte

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Iraurgi Berritzenek antolatu berri duen 'Etxe argiak' kanpainaz gain, udalak tailer bat antolatu du Foru Aldundiarekin batera, norbanakook, edonork, argindar kontsumoa ezagutu eta murrizteko neurriak hartu ahal izateko.

'Argitu tailerra' izena darama tailer honek, eta bertan, internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da argindar kontsumoa murriztu eta kontratazioa gure beharretara egoki-tzeko, Iberdrola Distribución Eléctrica-ren telekudeaketarako tresna erabiliz. Tailerrean irakatsiko da, besteak beste, nola altan eman aipatutako telekudeaketa sisteman, nola ikusi norberaren kontsumoak eta horien araberako tarifa egokiena nola aukeratu. Horretaz gain nola egiaztatu kontratatuta duzun potentzia ea benetan behar duzuna den jakiten ere irakatsiko da.

Hilaren 29an egingo tailer hau, Gaztelekuan, 18:30ean, Izena emateko ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzi edo, 943 147 010 telefonora deitu ahal da, hilak 24a baino lehen.

'Etxe argiak' kanpaina

'Etxe argiak' ekimena aldiz gure etxeetako kontsumoa aztertzeko izango da. Izena ematen dutenen etxeak bisitatuko dituzte, bertan dauden kontsumo ohiturak aztertu, asko edo gutxi kontsumitzen den aztertu eta plan orokor bat egingo dute, nahi izanez gero jarraitzeko. Handik lau hilabeteetara beste bisita bat egingo dute etxe hauetara, kontsumoa jaitsi den edo ez aztertzeko asmoz. Izena emateko azken eguna hilak 21, asteartea, izango da, 943 026 069 telefonora deituz, edo udaletxera deituz.

Zestoako irakurle taldea

Gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Zestoan irakurle talde bat osa-tzeko apustua egingo da, herritar guziei zabaldua.

Hilean behin bilduko dira parte-hartzaileak eta aurrez irakurritako liburu jakin bati buruzko solasaldia egingo dute denen artean; solasaldia, horretan aditua den idazle edo literatur zaleren batek dinamizatzen du.

Beraz irakurtzea, jendea ezagutu eta iritziak partekatzea gustukoa baduzue gonbidatuak zaudete ostegun honetan Portale elkartean (Lehen Alkorta taberna zena) izango den solasaldi honetan parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos