San Antonetarako bertso jaialdi bikaina antolatu da

Zaletasuna. Getariarrak eta kanpoko bisitariak Museoa beteko dute aurten ere jaialdian. / AMAXKAR
Zaletasuna. Getariarrak eta kanpoko bisitariak Museoa beteko dute aurten ere jaialdian. / AMAXKAR

Hilak 14an izango da eta, besteak beste, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus azken bi txapeldun handiak egongo dira Museoan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

San Anton Jaiak hurbiltzen hasi dira eta Udalak azken urteetan egin bezala festen egitarauaren barne bertso jaialdi bikaina antolatzeari ekin dio. 2018ko San Anton Bertso Jaialdia hilak 14an ospatuko da, igandea, eta bertan egongo dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian azken hiru edizioetan irabazle izan diren Maialen Lujanbio (2009 eta 2017) eta Amets Arzallus (2013).

Beraiekin batera Cristobal Balenciaga Museoko oholtzara igoko dira Sustrai Colina, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi, maila handiko bertsolariak denak, azken abenduan ospatutako final handian egon zirenak denak. Saioa beraz, ikusgarria izango a eta gainera gai-jartzaile lanetan herritarra egongo da, Uxue Alberdi. Berak izango du ardura bertsolari hauen artean saltsa eta giroa sortzeaz.

Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Museoko atarian eta atzotik dagoeneko sarrerak erosteko moduan dira bertso zaleak. Hamar eurotan Turismo Bulegoan topatuko dituzte eta egun berean, hilak 14an, datorren igandea, baita Museoko leihatilan bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos