Antilla hondartzako duna-eremua zabalduko du Itsasertzetako zuzendaritzak

Antilla. Hondartzako dunen helburua hondartzari eustea eta ondarraren galera gutxitzea da.
/ETXEBERRIA
Antilla. Hondartzako dunen helburua hondartzari eustea eta ondarraren galera gutxitzea da. / ETXEBERRIA

Duna nahiko kontsolidatuta dagoenez, eremua ekialdera zabaltzea erabaki da

DV ORIO.

Itsasertzetako zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzak duna-eremua zabalduko du Antilla hondartzan. Dagoeneko jarri dituzte eremua mugatuko duten zurezko zutabeak eta laster hasiko dira landaketa egiten.

Zuzendaritzak, orain sei urte, 2011n sortu zuen duna-eremua, lehen aldiz, Orioko Antilla hondartzaren mendebaldean helburu nagusi batekin: hondartzari eustea eta hondarraren galera gutxitzea. Artean dunak kontsolidatu gabe zeudela, 2013ko otsaileko itsas denboralea gertatu zen eta hark desegin egin zuen guztiz hasierako duna-eremu hura. Hala ere, 2013an bertan berregin zituzten dunak eta gaur egun kontsolidatzen ari da eremu hori. Gutxi gorabehera 5 urte behar dira duna-eremu bat kontsolidatzeko eta, denbora hori oraindik pasatu ez bada ere, nahiko indartuta dago Antilla hondartzakoa.

Horregatik, Itsasertzetako zuzendaritzak duna-eremua ekialdera zabaltzea erabaki du, 25 metroko luzeran, gutxi gorabehera. Zabaltzea laister gauzatuko da.

Fotos

Vídeos