Andatzak antolatutako Etxalar Ibardin ibilaldia izango da igandean

Bestalde, irailaren 9 eta 10ean Benasqueko bailarara joateko asmoa dute, Posets mendira igo asmozGaur izango da bertan parte hartzeko izena emateko azken eguna

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Andatza mendizaleen kirol taldeak antolatuta irteera berri bat izango da igande honetan. Uztailaren 9an Usurbildik autobusez abiatuko dira goizeko 7.00etan, Etxalartik Ibardinera joateko. Ibilbidea amaitutakoan Usurbilera itzuliko dira, nahi izanez gero elkarrekin bazkalduaz Usurbilen. 21 kilometro inguruko ibilbidea izango da.

Kantauri itsasoa eta Bidasoako mugako mendien artean, oihanetan eta herri ederretan zehar, XX mendean kontrabandoko pasagune garrantzitsuak lotzen dituen Bidasoako Kontrabandistak ibilbidea burutzen hasi ziren urtarrilean eta igandekoan burutuko dute zazpigarren eta azken etapa, Etxalar eta Ibardinen artekoa.

Irteera honetan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute horretarako izena emateko azken eguna. Andatza mendi elkartetik aditzera eman denez bi prezio jarri dituzte: Irteera soilik 10 euro, eta irteera eta bazkaria 25 euro. Izen-ematerakoan ordaindu beharko dira Andatza Mendizaleen Kirol taldeko bi kontuetako batean: Rural Kutxa 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank 2095 5069 0710 6848 9805.

Gogoratu Andatza Mendizaleen Kirol taldeak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa dela, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

Posetsera irteera irailean

Bestalde, irailaren 9 eta 10ean Benasqueko bailarara joateko asmoa dute, Posets mendira igo asmoz. Honenbestez, irailaren 9an, larunbatean irtengo dira autobusez goizeko 6.00etan, larunbatean bertan oinez Angel Orus aterpera abiatzeko. Angel Orustik Posets-eko gailurra (3375 m.) egitea da asmoa, ondoren autobusa hartzeko Eriste herrira jaisteko.

Uztailaren 12a izango da irteera honetarako izena emateko azken eguna eta ordainketa desberdinak jarri dituzte: Andatzako bazkideen-tzat FEDMEko gehigarria dutenen-tzat 36 euro eta ez dutenentzat 45 euro. Bazkide ez direnentzat, bazkideentzat FEDMEko gehigarria dutenentzat 61 euro eta ez dutenen-tzat 70 euro.

Ordainketak aurrez aipatu ditugun Andatza Mendizaleen Elkartearen 2 kontu korronteetako batean egin beharko dira. Plaza mugatuak izango dira eta lehentasuna Anda-tzako bazkideek izango dute.

Temas

Usurbil

Fotos

Vídeos