Amaitzear mugikortasun murriztuta dutenentzat antolatutako bisitaldi eta bainurako planak

Bisitaldiak. Mugikortasun murriztua dutenek museoa ezagutu eta bainua har dezakete.
Bisitaldiak. Mugikortasun murriztua dutenek museoa ezagutu eta bainua har dezakete. / AMAXKAR

Parte-hartzaileek bisita gidatua egiten dituzte Balenciaga Museora eta ondoren bainu egokitua hartzen dute Malkorbe hondartzako uretan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Cristobal Balenciaga Museoak eta Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, mugikortasun murriztuko pertsonaz osatutako taldeen sarbidea ahalbidetzeko eta gizarteratzeko plan aparta prestatu dute uda honetarako.

Parte-hartzaileek bisita gidatua egiten dute Getariako jostunari eskainitako museoan, haren sorkuntza-lan bikainak ikusteko eta herriko ondare kultural eta natural aberatsaren berri izateko. Jardunaldiaren iraupena 3 edo 4 ordu gutxi gorabehera izaten da. Esperientzia honen barruan mugikortasun murriztuko pertsonentzat hauxe sartzen da; Cristóbal Balenciga Museora bisita eta bainu egokitua, Malkorbeko hondartzan. Gehienez ere, 15 laguneko taldeei zuzenduta dago eta dohainik da. Irailak 15ean amaitzen da beraz interesatuak izena eman behar duzue eta horretarako deitu 943 00 88 40 zenbakira edo idatzi info@cristobalbalenciagamuseoa.com.

Fotos

Vídeos