Amaitu dira aurtengo Saiatz auzoko San Kristobal jaiak

Herritarrek ederki pasa zuten erromerian dantzan.
Herritarrek ederki pasa zuten erromerian dantzan.

DV AIZARNAZABAL.

Ekitaldiz beteriko hiru jai egun izan dituzte Saiatz auzoko biztanleek eta aurtengo San Kristobal jaiei ere agur esan beharra iritsi da datorren urtekoarekin pentsatzen hasita.

Erromeri alaiak, herri kirolak, ume jolas, herri afaria, mus txapelketa, txikiteo girotuak, kotxeen bedeinkapena...jende asko hurbildu da auzo polit eta lasai honetara bertako jaietaz gozatzera.

Bertako antolatzaileek eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiete aurtengo bisitari eta herritarrei sortutako giro alaiarengatik.

Fotos

Vídeos