Amaitu dira Arroabeko Karmenak

Herriko dantzari eta txistulariak ez zuten hutsik egin urteroko zitarekin.
Herriko dantzari eta txistulariak ez zuten hutsik egin urteroko zitarekin.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA

. Karmengo jai hauek ez dute sekretu handiegirik, izan ere jai giro bikaina izateko herritarren inplikazioa eta laneko gogoa izanda lan erdia eginik izaten da leku guztietan. Horrela izaten da ere Arroabe auzoan azken urteetan. Jai batzordea aurrez eta jai egunetan antolakuntza lanetan aritu da gogoz eta gogor; herritarren inplikazioa jai ekitaldietan, herri bazkari eta afarietan, koadrila arteko jolasetan, bikain aritzen den batukada herrikoia eta abar nabarmena izan da 2017. urte honetan.

Eta nola ez, jai ekitaldi borobilak izanda -kontzertu bikainak tarteko- herriko zein kanpoko gazteen erantzuna ere oso ona izan da. Beraz, beste behin, antolakuntza lanetan aritu direnak zoriondu besterik ez ditugu. Orain, hurrengo igandean hasiko diren Arroagoiko Santio/Santana jaien zain gelditzen gara Zestoan.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos