Amabirjin eguna ospatuko da gaur Zestoan

Herriko musikariak protagonista dira jai hauetan.
Herriko musikariak protagonista dira jai hauetan.

Zekorketa, Musika Banda, pilota jaialdia, Tximeleta taldearekin dantzaldia...izango dira, besteak beste

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Amabirjin eguna tarteko, gaur lehenengo zekorketa, profesional arteko pilota jaialdia eta musika banda izango ditugu protagonista nagusiak.

Arratsaldeko 17:00etan, Olinpiada originaletarako izen-ematea eta taldeen osaketa, frontoian. 17:30ean, Olinpiada originalak (6 urtetik gorakoentzat) eta umeen gunea txikienentzat, frontoian.

Jai hauetako lehenengo zekorketan Alfonso Pablo Ortiz toreatzailea arituko da, ordezkoa Juan Sebastian Gómez izango delarik, Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo) ganadutegiko bi zezen toreatu eta hiltzen. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak izango dira.

Gaueko pilota jaialdian aldiz bi partida handi izango ditugu ikusgai; lehenengoan Dario - Tolosa / Ugalde - Erostarbe bikoteak arituko dira lehian, eta segidakoan, Irribarria- Rezusta eta Altuna - Zabaleta pilotari ezagunak. Bi ekitaldi hauetaz gain gaurko protagonista nagusiak izango dira ere Zestoako Musika Bandako lagunak, bai eguerdian emango duten kontzertuagatik, bai zekorketa aurretik joko duten 'Amparito' momentu seinalatu horregatik, eta baita ere zekorketa ondoren Erdikalean eskaintzen duten pasodoble saioagatik ere.

Ekitaldi hauetaz gain izango dira bestelakorik noski, esate baterako txistulari eta dultzaineroen dianak, umeen gunea frontoian, Tximeleta taldearen emanaldia, abar...

Fotos

Vídeos