Alkate Txiki eguna ospatuko dute gaur herriko haurrek

Alkate. Txikia. /  AMAXKAR
Alkate. Txikia. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Getariako Guraso Elkarteak antolatuta gaur arratsaldean Alkate Txiki eguna ospatuko dute getariar gaztetxoek. Horretarako haurrek Berdura Plazara joan beharko dute 16:30ean, bertan eta 18:15 bitartean jokoak antolatuko baitituzte jolasean ibili daitezen.

Arratsaldeko 18:30ean, ekitaldi nagusia egingo da udaletxean. Udal batzar aretoan udalbatza egingo da eta bertan izango ditugu aurtengo Alkate Txikia eta bere zinegotziak. Alkate lanetan Julen Aristi egongo da eta berarekin Libe Ulacia, Lamine Challal, Miren Ezenarro, Aimar Eizagirre eta Sara Sandoval.

Agintea hartu ondoren herriko haurren eskariak entzungo dituzte eta udalbatza amaitutzat eman ondoren, bertaratutako denak kalera irtengo dira buruhandiekin kalez kale ibiltzeko asmoarekin. 20:30ak inguruan denak elkartu eta afaltzera joango dira. Gogoratu norberak eraman behar duela bere afaria.

Berdura Plazan gaua ondo amai-tzeko asmoarekin musikaren txanda etorriko da jarraian, barrena ondo betetakoan. Gaueko 21:30ean hasi eta 23:30 bitartean musika doinuak Soinuz Bali taldeak jarriko ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos