Alazne Irureta eta Amets Aranberri garaile VII. San Silvestre proban

Amets eta Alazne herritarrek irabazi zuten San Silbestre proba. /  ARGAZKIAK K.A.
Amets eta Alazne herritarrek irabazi zuten San Silbestre proba. / ARGAZKIAK K.A.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Azken urteetan bezala, eta eguraldi desatseginari aurre eginez, aurten ere korrikalari andana elkartu zen urteko azken egunean Zestoako San Silbestre proban parte hartu eta kirola eginez adio esateko urteari. Urtero legez gaztetxoak izen ziren lehenengoak korrika egiten eta denak ere goxoki poltsa jaso zuten sari gisa. Proba nagusian Alazne Irureta gailendu zen emakumezkotan, azken metrotan lehia estu-estu batean orain artean aurreko sei probak irabazi izan dituen Nerea Amilibia korrikalari handiari pasa ostean. Gizonezkotan, azken bi urteetan bezala, Amets Aranberri izan genuen garaile. Beraz, zazpigarren edizioan, estreinakoz, bi txapeldunak herritarrak izan dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos