Aizarnazabalgo XXI. Kintopeko idi probak bihar hasiko dira

 Astelehen gauez jokatu zuten idiak.
Astelehen gauez jokatu zuten idiak.

Guztira 17 partehartzaile izango dira bost egunetan zehar banatuta eta Aizarnazabalgo Altunak 28an jokatuko du

DV AIZARNAZABAL.

Bihar gaueko 22:00etatik aurrera hasiko dira Aizarnazabalgo XXI. Kintopeko idi probak, Saizar txapelketarako puntuagarri izango dena. Bost egunetan zehar, hamazazpi partehartzaileren idi pareak arituko dira lehian Herriko plazako proba tokian.

Dema guztiak 22:00etan hasiko dira eta idien pisaketa, egun bereko goizeko 10:00etan egingo da eskola azpiko pisaketa lekuan.

Biharko gaueko lehian, Mungiako Lander Plaza, Hernaniko Intxaurburu, Billelako Iñaki Lopategi eta Muruetako Arane Jatetxeko idiak arituko dira. Larunbata 22an, Eibarko Agarre Azpi, Berangoko Ekaitz Elordui eta Bermeoko Alegriako idiak izango dira Plazan; astelehenean, Laukizko Biorenabarri, Bakioko Mikel San Pelaio eta Billelako Laski. Santio eta Santa Ana jaiak igaro ondoren, uztailaren 28an Laudioko Bolaño, Zumaiako Etxetxo, Aizarnazabalgo Altuna eta Azkoitiko Isidro Erretegiko idiak arituko dira eta uztailak 29an, amaitzeko, Muruetako Kamiñoko Jatetxea, Orioko Oliden eta Lezoko Olatzarren idiak.

Fotos

Vídeos