Aitzol Garro Laskibar patroi lanetan estreinatu zen KAE-1 Ligan Orion

Aitzol Garro.
Aitzol Garro. / AMAXKAR

Zarauzko Arraun Elkarteko harrobiak fruituak ematen jarrai-tzen du. Joan den larunbateko Bixigu Eguna estropadan, Orion, patroi lanetan bere lehen saioa izan zuen 17 urteko gazte batek, Aitzol Garro Laskibar. Jubenil mailako 2. urteko mutila da Ai-tzol, jubenil mailakoen patroi ibilia da batel eta trainerilletan azken hiru urteetan eta asteburu honetan KAE-1 Ligan estreinaldia izan du, lan bikaina burutuz.

Aurten Enbatan debutatzen duen 3. jubenila da, Joanes Saiz eta Ioritz Zubillagaren ondoren, beraz garbi dago ZAEko lagunak lana ondo egiten ari direla eta emaitzak lehenago edo geroago etorriko direla, gazte hauen kasua ikusita. Aitzolek Orioko jaitsieratan parte hartu izan du bizpahiru aldiz, baina ligako lehen estropada izan zenberarentzat eta ez da berdina izaten estropada batean edo bestean aritzea.

Ez du erraz ahaztuko bere lehen lehiaketako estropada hau, etxetik hurbil eta emaitza oso onarekin amaitutakoa gainera baina lanean berdin jarraitzen badu zer egin garrantzitsuagoak betetzeko aukera ere izango du patroi gazteak arraun mundu honetan.

Hauek ziren gure patroi gaztearen iritziak estropada amaitu berritan, «gaur arratsaldeko estropada, oso berezia izan da guretzat. Etxetik oso gertu joka-tzen den estropada bat da, eta nire kasuan, ARC ligako lehendabizikoa. Horregatik, oso pozik eta gogoz gainezka hasi gara hasieratik. Bagenekien estropada ona egiteko zer egin, eta horretarako gai ginela. Beraz, gauzak oso argi genituela, estropadari ekin eta gure ahalegin hoberenekin emaitza onak lortu ditugu eta hauekin oso gustura gaude».

Fotos

Vídeos