Aiako VII. Mendi Lasterketa egingo da bihar 15 kilometroko ibilbidearekin

Korrikalariek 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. /
Korrikalariek 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Goizeko 10:30ean emango zaio irteera herriko plazatik

DV AIA.

Bihar goizean Aiako VII Mendi Lasterketa egingo da, 10:30ean herriko plazatik abiatuta. Lasterketak 15 kilometroko luzera izango du, paraje ederrak igaro ondoren, helmuga plaza bertan egongo delarik.

Izenak www.kirolprobak.com orrialdean eman daitezke edo irtera puntuan bihar bertan. Hori bai, komeni aurretik izena ematea, merkeagoa baita bihar bertan ematea baino. Guztira 90 inguru apuntatuta daude, nahiz azken ordu hauetan seguraski beste baten batzuk ere apuntatuko diren. Parte hartzaile guztientzat hamaiketakoa izango da eta gainera Aiako kutixiekin pack eder bat jasoko dute.

Sariak eta opariak

Sariak izango dituzte gizonezko eta emakumezko lehen sailkatuek; irabazleak 200 euro eta Amestoi lote bat; bigarrenak 150 euro eta lotea eta 100 eta lotea hirugarrenak. Herriko lehen neska eta mutilentzat 50 euroko saria eskainiko du Txukun Lorazantzak eta marka berria jar-tzen duenarentzat ere 100 euroko sari berezia izango da. Gizonezkoena 1:10:07an dago, eta emakumezkoetan, 1:21.21 da orainarteko denbora onena. Azken egunetako eurien ondoren, ibilbidean egongo den lokatzarekin, korrikalariek ez dute erraza izango denbora horiek hobetzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos