Aiako gazta desberdinak dastatu eta erosteko aukera egun hauetan

DV AIA.

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, parrilla, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Zumaiak Flyscheko olagarroa eta Aiak gazta.

Honela, asteburu guzti honetan Aiako gazta bultzatu nahi da, izan ere, Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak.

Ezagutzeko eta probatzeko aukera eskaintzen da, bertatik bertara, lehen eskutik, artzainarekin eta gaztagilearekin.

Gaztandegietara eta baserrietara bisitak antolatu dira, gaztak nola egiten diren ikusi, probatu eta erosteko aukerarekin. Erreserbak egiteko, ondorengo telefonoetara deitu daiteke: Lokate gaztak 943 890 715; Orortegi gaztak 943 830 804/ 656 773 368; Ramon Lizeaga gaztak 843 983 0 72; Agerre-Buru gaztak 943 834 201/ 607 189 442 eta Maintzelai gaztak 943 835 617/ 619 742 539. Guztiak ere aski ezagunak, gazta ederrak erosi eta dastatzeko aukerarekin.

Fotos

Vídeos