Aiako Diva Harri-jasotzaile txapelketa, gaur arratsaldean

Txapelketa arratsaldeko seiretan hasiko da, bederatzi harri-jasotzaileren partaidetzarekin. /  ETXEBERRIA
Txapelketa arratsaldeko seiretan hasiko da, bederatzi harri-jasotzaileren partaidetzarekin. / ETXEBERRIA

Bederatzi harri-jasotzaile arituko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera hamar arroako zilindro bereziekin (125 kilo)

DV AIA.

Aiako Diva Harri Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, bertako probalekuan. Bederatzi harri-jasotzailea izango dira lehian eta bakoitzak orain urte asko Juan Iguaran eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jasoko dituzte; hamar arroako zilindro bereziak biak (125 kilo).

Proba Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du, eta guztira, esan bezala, bederatzi partaide izango dira, ondorengoak hain zuzen: Aimar Irigoyen (Errezil), Izeta III (Zarautz), Lopetegi (Zarautz), Peña (Aizarnazabal), Ion Meter Scout (Algorta), Julio Jimenez (Avila), Goikoetxe (Elgoibar), Aimar Galarraga (Orio) eta Gorka Etxeberria (Orio). Faborito bezala Aimar Irigoyen azaltzen da, baina nork daki, harri bereziak izanik ikusi egin behar bakoitzaren lana. Harri-jasotzailea bakoitzak, harri bakoitzarekin, hiru minutuko txandak egingo dituzte, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. Ikusmina sortu du txapelketak eta jendetza espero da probalekuan.

Kintopeko idi probak

Herri kirolekin jarraituz, astebete besterik ez da geratzen Aiako XVII. Kintopeko Idi Probaren hasierarako, baita ere Aiako probalekuan. Aurten, urriaren 31tik azaroaren 6a bitartean jokatuko dira, eta Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango da. Bost egunetan jokatuko dira, saio bakoitza gaueko 22:00etan hasita. Lehen egunean, Etxetxo (Zumaia), Lander Plaza (Mungia) eta Iñaki Lopategi (Birle) izango dira lehian. Azaroak 4an, Aiako Eusebio Arzadunen idiak arituko dira eta 6an Iñaki Olidenenak.

Fotos

Vídeos