Agiro Mendi Kluba eta Nabarralderekin irteera Veleia eta Gamarrara

K.ARRIZABALAGA ZESTOA.

Agiro Mendi Klubak eta Nabarraldek antolatuta irteera kultural eta ludiko eder bat prestatu digute larunbaterako. Bi atal izango ditu irteerak: goizean, Iruña-Veleiara joango dira, 11:00etan, Juan Mari Elexpuruk gidatutako ibilbidea egin eta gune honi buruz hainbat azalpen jasotzeko asmoz. Jarraian bazkaria egingo dute, bakoitzak bere kasa eramandakoa, eta arratsalde pasa Gamarrako igerilekuetara joango dira. Irteera ordua 9:30ean, Gurutzean, eta Itzulera, 19:00etan. Izen-ematea, kiroldegian.

Fotos

Vídeos