Aginagako ur zikinak kolektorera bideratzeko eskatu dio Udalak Añarberi

DV USURBIL.

Udal ordezkariek asteartean bilera bat izan zuten Añarbeko Uren Mankomunitatearen ordezkariekin. Xabier Arregi alkateak eta Jone Urdanpilleta zinegotziak herriko hainbat gairen errepasoa egin zuten eta Josean Ercilla zuzendari berria eta Enrique Noain zuzendari ohiarekin, eta iraganetik datozen eskaerak birgogoratu zizkioten. Besteak beste, Aginagako ur zikinak araztea Udalaren lehentasun handieneko obra dela adierazi, eta eskaera horri lehenbailehen erantzuteko eskatu zieten. Hitzarmen batean jasota dago obra hori bi erakunderen artean ordainduko dutela: Uraren Euskal Agentziak % 75 eta Mankomunitateak % 25. Añarbe prest agertu zen berari dagokion partea jartzeko. Hala ere, aditzera eman zuenez zailtasunak ikusten zituen epe motzean Uraren Euskal Agentziak proiektuari aurre egin diezaion. Usurbilgo Udalak euren ordezkariek esan zutenez «presioa egiten jarraituko du»; Añarbek bere aldetik «egitasmoa lantzen segitzeko konpromisoa hartu du».

Fotos

Vídeos