Adonis Gelis pilotariak Euskal Herriko Eliteko finala lehiatuko du gaur

Adonis partida batean./
Adonis partida batean.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Adonis pilotari zestoarrak goi mailako zita izango du gaur Laudio ondoan dagoen Areta auzoan (Bizkaia), bertan EH-ko Elite Mailako 4 1/2ko txapela eskuratu bai dezake, afizionatu mailan .

Txapelketa honetan zortzi pilotarik hartu dute parte, denak ere parte hartzeko bereziki aukeratutakoak, eta finala bezala beste kanporaketa guztiak Aretako frontoian lehiatu dira. Adonis gaur egun Amezketako «Zazpi Iturri taldean aritzen da, eta aipagarria gaurko beste finalista ere, Zuburia, talde berekoa dugula. Gaurko pilota festibala arratsaldeko 19:00etan, hasiko da, eta finala gaueko hirugarren partida izango omen da.

Futbola

Bihar, 16:00etan hasita, irabazi beharreko partida lehiatuko talde nagusiak, azken hirugarren sailkaturik dagoen Antzuolaren aurka. Aukera paregabea zulotik irteten hasteko. Hauetaz gain, infantil neskak Ikasberriren aurka arituko dira, 10:00etan, eta kadete mutilak 11:30ean jokatuko dute, Ekintzaren aurka.

Txikitasunian handi

Aurten ere Txikitasunian handi bi egunetako festa antolatu du Arroabeko Festa Batzordeak. Horrela, gaur, umeentzako Barbantxo, eta gaztaina erre jana izango da, 17:00etan hasita, eta horrez gain, Bide gorriaren aldeko kontzentrazioa ere egingo dute auzotarrek. Horrez gain eskola berriaren prozesuaren azken informazioa ere zabalduko dute.

Bihar, 9:30ean hasita Endoia mendira irteera izango da eta arratsaldean Mus txapelketa eta umeen krossa. Segidan Ipuin kontaketa, Triki-poteoa eta gauean afaria izango da Ederki elkartean.

Jubilatuen astea

Jubilatuen astea ospatzen ari garen honetan, asteburuan zehar izango da ekitaldi aipagarririk: horrela, gaur, , 18:00etan: tortilla pintxoak eta gaztaina erreak izango dira jubilatuen elkartean, eta bihar, larunbata, 10:00etan, 'Bide osasuntsua' ibilaldia egingo dute, kiroldegiko aterpetik irtenda, eta ondoren, pintxo dastaketa izango da, toki berean. Azkenik, Igandean, 12:00etan, hilberrien aldeko Meza eta elkartearen bazkaria izango da Bainuetxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos