Adonis eta Aitzol ditugu Txokoko txapeldun berriak finalean 30-17 nagusitu ostean

Txapeldunak, finalistak eta sarituak; eta nesken partida. / K.A.

Aurrez, estreinakoz, emakumeen arteko eskuz binakako partida ere izan zen, Azpeitiko pilota taldeko lau ordezkarirekin

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Pasa den astean atzeratu zen Txokoko eskuz binakako txapelketako final partida euria tarteko, eta hau atzo jokatu ahal izan zen, eta azkenik baditugu txokoko txapeldun berriak. Partidaren lehen erdian partida oso lehiatua izan bazen ere azkenean nabarmen gailendu ziren Adonis eta Aitzol, azken markagailua 30 eta 17 izan zelarik.

Goi mailako ikuskizuna

Aurrez, estreinakoz, emakumeen arteko eskuz binakako partidaz gozatu ahal izan genuen, goi mailakoa hau. Bertan Azpeitiko pilota taldeko lau pilotari aritu ziren, tartean Naroa Agirre Arro Goikoa dena. Pilota festak jarraitzaile ugari bildu zituen frontoi zaharrean.

Temas

Zestoa

Fotos

Vídeos