Administrazioa %100a energia berriztagarriz hornitu daitekeen jakiteko hitzaldia

DV GETARIA.

Eskubide Sozialek Kartak eta Udalaren laguntzarekin astearterako hitzaldi bat antolatu du. Denbora da Kartatik energia berriztagarrien kontuari eutsi ziotela eta gaiarekin lotuta hainbat dinamika eginak dituzte, Goiener kooperatiba ezagutarazteko hitzaldia, jendeak fakturak ulertu eta erabakiak hartzeko tailer bat, mintegi bat ere egin zuten etxeetan energia nola aurreztu ezagutzeko eta azkenik jendeari gonbidatu eta laguntza eskaini zioten %100 energia berriztagarriz hornitzeko (Goienerrera igarotzeko arratsalde bateko saioa egin zen).

Orain, administrazioak %100a energia berriztagarriz hornitu daitezkeela ezagutzeko hitzaldi antolatu dute. EA eta Gareseko alkateak izango dira Getarian, Iratxe Arriola (EA) eta Ohian Mendo (Gares), izan ere, bi herri hauek jada hainbat kontratu eginak baitituzte %100 berriztagarria darabilten Goiener eta Energia Gara kooperatibekin. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Alhondigan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos