Abian da Dendari Elkartearen zozketa berezia

GETARIA.

Babexa Getariako Dendarien Elkarteak bezeroak zoriondu nahian Gabonetako kanpaina berezi bat abian jarriko du urtarrilak 6a bitartean. Bezeroak erosketak egiterakoan txarteltxo bat beteko dute izena eta telefonoa jarriz eta Errege egunean eguerdiko 13:00etan egingo da zozketa. Sariak bikainak izango dira, alde batetik, 4 nekatur bono banatuko dira, nekazalturismo eta landa-etxetara asteburu pasa joateko. Bestetik, 50 euroko 14 opari txartel banatuko dira herriko dendetan nahi den gauzetan gastatzeko. Babexa Elkarteko ondorengo dendetan egin daitezke erosketak; Amona Maria, Cetaria, Elakno arraindegia, Eroski Aliprox, Eugenio aseguruak, Glu Glu, Harritarte, Izarri, Maisor, Nieves arraindegia, Parafarmazia Maider, Sahatsa, Salanort eta Sopas argidenda. Urtarrilak 6an egindako zoz-ketaren irabazleen izenak Izarri kafetegian egongo dira ikusgai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos