'Aamen bea, gure sagardotegiya 2' antzezlana bihar Sutegin

Antzezlanaren protagonistak./
Antzezlanaren protagonistak.

J. ARANBERRI USURBIL.

Bihar arratsaldeko 19:00etan 'Aamen bea, gure sagardotegiya 2' antzezlanaren estreinaldia izango da Sutegi eraikineko auditorioan. 2015ean Usurbilen ospatu zen Kilometroak 2015 zela eta, antzerki bat egin zuten zenbait herritarren, eta oraingoan antzerki horren bigarren zatiarekin datoz.

Antzezpen honetan Beñardoren sagardotegian hainbat egoera berri gertatuko da 20 urte ondoren: urtebete Ameriketan artzain ibilitako Patxiren ibilerak, Beñardo sagardotegiko nagusiaren etorkizuna eta beste hainbat gertakizun gertatuko dira afera baten inguruan.

Alberto Pikabea eta Pako Agudo aritu dira antzerki honetarako gidoi lanetan eta antzezleak berriz hauek izango dira: Paulino Ibargoien, Kerman Errekondo, Iñaki Agirresarobe, Ixabel Agirresarobe, Ainara Ullate, Pako Agudo, Alberto Pikabea, Mikel Elexpe eta Mikel Alkorta.

Sarrerak hiru eurotan salgai egongo dira Txirristra tabernan eta Lizardi liburudendan. «Ordubetez barre egin nahi duenak aukera paregabea du», antzezlaneko kideek aditzera eman dutenez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos