2019ko apirilerako Arroabeko eskola berria eginda izatea espero du Sakulupe Guraso Elkarteak

Arroabean sendo ari dira lanean eskola duin bat lortzeko. /  K. A.
Arroabean sendo ari dira lanean eskola duin bat lortzeko. / K. A.

«Atzerapenak pilatzen joan dira, baina espero dugu jarri zaigun epe hau izatea behin betikoa»

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Arroabeko Sakulupe Guraso Elkarteak bertan eraikiko den eskola berriaren inguruan jaso dituzten albisteak plazaratu nahi dituzte eta bide batez orain arte izan diren atzerapenak gehiago ez luza-tzeren desioa agertu.

Horrela, Eusko Jaurlaritzako kontratazio mahaitik informatu zaie aste honetan sinatu dutela akordioa Altuna y Uria S.A. enpresarekin eskolako eraikin berria egiteko. Behin kontratua sinatuta, enpresak hilabeteko epea dauka lanei ekiteko, eta urtebetekoa, lanak hasi eta buka-tzeko. Ondorioz, 2019ko apirilerako espero dute eraikin berria prest egotea. Gogoratu behar da Zestoako Udalak pasa den urteko urrian egin zituela eraikin berria egiteko beharrezkoak diren azpiegitura lanak. «Orduan esan zitzaigun urtea amaitu aurretik hasiko zirela eraikinaren lanak, baina gure haurrentzat tamalez, atzerapen hau gertatu da» diote.

Atzerapenak pilatzen joaten dira, eta honen aurrean honela dio Arroabeko Guraso Elkarteak : «2014an ekin genion eskola berria eskatzeko aldarrikapenari. 2015ean Eusko Jaurlaritzarekin bilerak egin eta plangintza bat aurkeztu zitzaigun. Bertan, 2017aren amaierarako eskolako eraikin berria eginda egotea aurreikusten zen. Atzerapenak pilatzen joan dira, baina espero dugu jarri zaigun epe hau izatea behin betikoa: 2019ko apirilerako eskola berria izango dugunaren pozarekin jarraituko dugu aurrera».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos