Diario Vasco

Uztailean irekiko da Ugartondoko etxebizitzen zozketan izena emateko epea

Ugartondo izeneko gunean egingo diren etxebizitzak.
Ugartondo izeneko gunean egingo diren etxebizitzak.
  • Babes ofizialeko 46 etxebizitza, tasatutako beste 46 eta, azkenik, 30 etxebizitza libre eraikiko dira Usurbilgo eremu horretan

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Ugartondo izeneko gunean egingo diren etxebizitzak eraikitzeko behar zen urbanizazio proiektua sinatu ostean, horien eraikitze lanak epe laburrean hasteko konpromisoa hartu dute Udalak eta eraikitzaileak.

Gainera, ekainaren 27ko Osoko Bilkuran etxebizitzen zozketarako lizitazio pleguak onartuko dira. Modu horretan, etxebizitzen zozketa egiteko, izena emateko zerrendak irekiko dira uztailean.

Guztira, babes ofizialeko 46 etxebizitza, tasatutako beste 46 eta 30 etxebizitza libre eraikiko dira. Babes ofizialeko etxebizitzetan 2 logelako 20 etxebizitza (horietako bi minusbaliatuentzat egokituak) eta 3 logelako 26 etxebizitza eraikiko dira. Tasatutakoetan ere, kopuru berbera izango da.

Sektoreka

Aipatutako kategoria bakoitzetik (tasatuak eta babes ofizialekoak) kopuru hauek gordeko dira zenbait gizarte-sektoreri zuzenduta: minusbaliatuentzako bi etxebizitza, 70 urte edo gehiago dituztenen-tzako lau, babes bereziko gizarte-sektoreentzako (euren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, Bananduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak) bost etxebizitza. Horiez gain, 35 urte beherakoentzako hamar etxebizitza egongo dira. Bukatzeko, aipatutako kupoen baitan ez dauden gizarte sektoreentzako 25 etxebizitza egongo dira eskuragarri. Etxebizitza guztiek dagokien garaje plaza eta trastelekua izango dute.

Eskatzaileak aipatutako kupo batean soilik eman ahalko du izena, eta kupo horiei dagokien etxebizi-tzarik esleituko ez balitzaioke, zerrenda orokorrera igaroko litzateke.

Esleipendunek pertsona fisiko adinez nagusiak izan behar dute eta eskatzaileek ezin dute inolako zorrik eduki udalarekiko. Usurbilgo udalerrian etenik gabe erroldatuta egon beharko da (egoiliar izanik, gutxienez azken 5 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez erroldatuta egotea). Edo Donostiako udalerrian erroldatua egonik ere, etenik gabe Zubietako egoiliar izatea gutxienez azken 5 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez. Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskabide bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin izango da egon bizikidetza-unitate batean baino gehiagotan aldi berean.

Aurrez aipatu bezala, babes ofizialeko 46 etxebizitza eraikiko dira, bi bloke ezberdinetan banaturik (bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza -horietako bat minusbaliatuentzat egokitua- eta 3 logelako 13 etxebizitza).

Baldintza ekonomikoak

Etxebizitzak eskuratzeko, betekizun ekonomiko jakin batzuk bildu beharko dira. Honako hauek dira: 2016. urteko zerga-ekitaldiari loturik, honako gehieneko eta gutxieneko hauen artean egon beharko dute eskatzaileek: 9.000 eta 39.000 euro kasu orokorrean; 3.000 eta 39.000 euro, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.

Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiazta-tzen duten pertsonei.

Tasatutako etxebizitzei dagokionez, 46 etxebizitza eraikiko dira, hauek ere bi bloke ezberdinetan banaturik (bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza -horietako bat minusbaliatuentzat egokitua- eta 3 logelako 13 etxebizitza). Tasatutako etxebizitzetarako, honako prezioak hartuko dira oinarri gisa: 2.110 euro/m2 erabilgarria; Garaje itxia: 18.000 euro eta 11,10 m2 tako trasteleku itxia 6.200 euro.

Baldintza ekonomikoak: 25.000 eta 58.500 euro kasu orokorrean eta 3.000 eta 58.500 euro, mugikortasun murriztuko pertsonen-tzat eta adimen-desgaituentzat. Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate