Diario Vasco

Ameztoi txakolindegian Jose Luis Lasaren eskultura bat jarri dute

Eskultura aurrean. Ameztoitarrak, egilea, Jatorrizko Deiturako idazkaria eta alkatea.
Eskultura aurrean. Ameztoitarrak, egilea, Jatorrizko Deiturako idazkaria eta alkatea. / AMAXKAR
  • Inaxio Ameztoi izan da Lasarekin harremanetan jarri eta txakolindegian zerbait egiteko proposamena luzatu zuena bere garaian

Ameztoi txakolindegiaren ate aurrean Jose Luis Lasa eskultoreak obra berri bat jarri du aste honetan. Inaxio Ameztoi izan da proiektu hau bultzatu duena eta aurrerantzean bertaratzen direnek ikusteko aukera izango dute.

Jose Luis Lasa zarauztar eskultorea da eta honela gogoratzen du proiektu honen hasiera, «joan den urtean hitz egin genuen eskultura honen inguruan, hasieratik garbi genuen gaia zein izango zen, mahatsa. Sustrai hori hartuta pentsatu nuen kanpoko enboltorio modura mahats ale bat egin, handia, eta hustu, bere barnean mahats mordo bat sartzeko. Horrela besarkada batean sortu bien artean. Maketa bat aurkeztu nien eta ideia gustatu zi-tzaien. Ideia horrekin joan nintzen fundiziora eta halaxe sortu zen ideiatxo hau». Eskultura brontzean egina dago, «kanpoan jartzeko ideia genuen eta horregatik brontze 'oxidado' erabili dut egiterakoan. 800 kiloko pieza da, 2,65 metroko altuera du eta beste metro bateko basea jarri diogu. Egia esan oso pozik geratu gara emaitzarekin denok».

Inspirazioa jarraituz

Lasa ez da geldirik egoten den horietakoa, «oso ideia onak ditut garapenean, datorren urterako proiek-tu oso interesgarri bat daukat. Baina hurbilago datorren hilabetean Kursaalen erakusketa bat jarriko dut, Vetus galeriarekin eta beste artista batzuekin batera. Hendaian ere egon behar dut hurrengo hilean eta baita Irunen ere.

Lasarentzat interesgarriagoa da bere inspirazioa jarraituta lan egitea, «barrenetik ateratzen dena izaten da artistarentzat gehien bete-tzen diona. Enkargua oso interesgarria da, horrek ematen dizu jateko, baino beti elkarlanaren ondorioa da ez zure barrutik ateratzen dena». Zorionez Lasaren iritzia krisi garaia gainditzen hasi da arte mundua, «niretzako sorpresa handia izan da baino gora dator arte mundua. Denon onerako izango da eta ikusten dut jendea animatzen ari dela».

Horren lekuko izan daiteke Ameztoi txakolindegiko eskultura.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate