Borrar
Udalbatzarreko kartela.
'Ekitatea eta klima aldaketa', ikasleen udalbatzarreko gaia

'Ekitatea eta klima aldaketa', ikasleen udalbatzarreko gaia

Gaur goizean egingo da udaletxean eta bertan ikasleek urtean zehar landutakoa agintariei azalduko diete

DV

Miércoles, 24 de mayo 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eskolako Agenda 21 programak urte batzuk daramatza martxan Orion. Programa horren barruan, udalbatzar berezi bat egin ohi da, herriko ikasleei aukera emateko ingurumenari buruz dauzkaten kezka eta proposamenak planteatzeko. Aurtengo udalbatzar berezi hau gaur egingo da, goizeko, 10:00etan hasita, Orioko udaletxean. Ekitaldi irekia izango da eta bertan parte hartuko dute bi ikastetxeetako ikasleen ordezkariek, zinegotziek eta bertara azaldu nahi duten herritarrek.

Urtero gai nagusi bat planteatzen da, Eskolako Agenda 21 programaren barruan, ikasleek lantzeko. Ikasturte honetan landu dutena 'Ekitatea eta klima aldaketa' izan da. Gai hau landu dute Orioko ikasleek beren zentroetan eta, lanketa horren ostean, Eskolen Arteko Foroan bildu ziren bi ikastetxeetako ikasleen ordezkariak apirilean. Foroaren bilera ikastolako aretoan izan zen eta bertan maila guztietako 39 ikaslek parte hartu zuten. Foroan Orioko egoera aztertu zuten, ekitatearen eta klima aldaketaren ikuspegitik eta hainbat proposamen zehaztu zituzten, Udalari planteatzeko.

Ekitaldi irekia

Gaurko udalbatzarrean ikasleek egin duten lanaren berri emango diete udal ordezkariei, eta beren proposamenak planteatuko dizkiete zuzenean. Udal ordezkariek proposamenak jaso eta erantzungo dituzte edo, momentuan erantzuteko modurik ez badago, aztertzeko konpromisoa hartuko dute.

Udalak gonbita egiten die herritarrei, udalbatzar berezi honetan parte hartzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios