Diario Vasco

Abere, lanabes eta barazkiak bihar Aiako Asentzio Azokan

Animali ugari izago da aukeran, ikusgai eta erosgai, Asentzio Azokaren barne.
Animali ugari izago da aukeran, ikusgai eta erosgai, Asentzio Azokaren barne. / ETXEBERRIA

Urtero bezala, azoka handia bihar Aian, Asentzio Azoka. Alde batetik, barazkiak, fruta, gazta,eztia, ogia, gozoak, loreak eta baserriko beste hainbat produktu salduko dituzte. Bestetik, abere, ardi, hegazti eta animalia bitxien erakusketa bihurtuko da azoka, eta nola ez, baserriko lanabesak aukeran salgai, eta artisautza postuak ere ez dira faltako, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean.

Herri kirolak

Arratsaldean, berriz, 17:30etan hasita, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketa jokatuko da frontoian. Guztira, 11 parte hartzaile ariko dira lehian. Egin beharreko lana, 54 ontzako bi enborrekin eta 60 on-tzako beste bi enborrekin. Partaideak: Unai Otaegi Saizar, Jokin Alkizalete Urkola, Julen Aranberri 'Elorriaga II', Jon Irazu Ugalde, Aratz Mugerza Mendizabal, Jesus Mari Mujika Elola, Joseba Otaegi Saizar, Eneko Otaño Aizpuru, Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga, Aitor Urteaga Aldasoro eta Xabier Zaldua Alberdi. Ondoren, eguna amaitzeko, erromeria izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate