Diario Vasco

Sagardo Egunak berritasun handi bat dakar

Iazko Sagardo Eguneko irudia.
Iazko Sagardo Eguneko irudia. / DV
  • Igandean egurrezko upeletako sagardoen lehiaketa jokatuko da.

Usurbilgo 36. Sagardo Eguna ospatuko da igande goiz honetan. Berritasun nabarmen bat izango du: lehenengo aldiz, egurrezko upeletako sagardoen lehiaketa egingo da.

Goizeko 11: 30etan izango da Sagardo Egunaren irekiera. Handik aurrera, hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da, pintxoen laguntzarekin. Dema Plazan, Gipuzkoako sagardogileen elkarteko kideen postuak egongo dira, eta Askatasuna Plazan eusko labela duten sagardoak eskainiko dituzte. Egurrezko upeletako sagardoen lehiaketa goizeko 12:00etan hasiko da. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Elektro Patxaranga ariko da kalerik kale.

Bestalde, Euskotrenek adierazi du UK09 Zumaia-Donostia (N-634) lineako autobusen zerbitzua aldatuko du Usurbiletik igarotzean igandean, maiatzaren 21ean, Sagardo Eguna dela eta. Horrela, 10:00etatik 20:30era bitartean, Usurbilgo Kale Nagusia trafikoarentzako moztuko da eta UK09 lineako autobusak saihesbidetik ibili beharko dira.

Euskotrenek jakinarazi duenez, aldaketa horrek 10:00etatik 20:30era bitartean Zumaiarantz doazen zirkulazioei bakarrik eragingo die. Autobusen geldialdiak San Inazioko biribilgunean eta Atxegalde auzoan izango dira. Donostiarantz doazen zirkulazioen kasuan, ez da aldaketarik egongo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabili ditzakete.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate