Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Txarangarekin. Irabazleak igande arratsaldean herrira sartzen, udaletxera igo aurretik.
Urre bat eta bi zilar lortu ditu  Oriok Euskadiko Batel Txapelketan

Urre bat eta bi zilar lortu ditu Oriok Euskadiko Batel Txapelketan

Emaitza onak ekarri zituzten herriko arraunlariek asteburuan Sestaotik

DV

Martes, 25 de abril 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kadete nesken batelak urrea lortu zuen asteburu honetan Sestaon jokatu zen Euskadiko Batel Txapelketan. Orio Arraun Elkarteak sei ontzi zituen sailkatuak eta urreaz gain, bi zilar ekarri zituzten etxera, kadete mutilek eta senior mutilek. Gainontzeko ontziak: infantil neskak laugarren izan ziren, infantil mutilak zazpigarren eta jubenil mutilak bosgarrenak.

Ontzi txapelduna ondorengo arraunlariek osatu zuten: Ane Arruti, Jennifer Rodriguez, Maddi Alkain, Edith Uranga eta, Irati Irastorza patroi lanetan. Txapeldunei harrera beroa egin zitzaien igande arratsaldean, lehendabizi txarangarekin herrira sartu eta ondoren udaletxera igo zirelarik. Bestalde, adierazi bezala, senior mutilak bigarren sailkatu ziren Zierbenaren atzetik, eta kadeteak ere bigarren, era berean Zierbenaren atzetik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios