Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Sábado, 22 de abril 2017, 00:38
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
'Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde' ekimenaren barruan, aste honetan Urola Kosta eskualdea aurkeztu da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan. Aurkezpenean izan ziren Igor Iturain, Urola Kostako Mankomunitateko presidentea; Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria; eta eskualdeko herrietako ordezkariak, Nika Lertxundi alkatea eta Marivi Aranguren barne.
Ekimen honen bidez, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskain-tzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie bai gipuzkoarrei, bereziki donostiarrei, bai eta lurraldea bisitatzen duten turistei ere.
Atzo zabaldu zituen ateak ekimen honek Donostian eta aste osoan egongo da Urola Kosta San Sebastian Region bulegoan, bisitarien eskura jarriz eskualdeak duen eskaintza oparoa.
Asko dira bailara honetan bisita daitezken bazterrak: hirigune historikoak, interes artistikoko guneak, Getariako Balenciaga Museoa, bestelako museoak, kostaldea, Geoparkea edota Pagoetako parke naturala Aian, besteak beste. Asko dira urtean zehar egiten diren jai, ekitaldi eta ospakizunak. Tokiko izaerari eta itsas tradizioari loturako hainbat ekitaldi ditugu maiatzean Urola Kostako eskualdean.
Antxoa eta arrantza
Itsas tradiziootaz ari garenez, Getarian bi ospakizun izaten dira maia-tzean, biak ere itsasoari lotuak eta jendea erakar dezaketenak, Antxoa Eguna eta Arrantzale Eguna. Biak maiatzeko lehenengo asteburuan ospatzen dira Antxoa Eguna maia-tzaren 5ean (ostirala) eta Arrantzale Eguna maiatzaren 7an (igandea).
Eskualdean azpimarratuko dituzten beste ekimenak ondorengoak dira: Munduko Surf Txapelketa (Zarautz), apirilaren 19tik 23ra; Landare azoka (Aian), apirilaren 29an eta 30ean; San Telmo jaiak (Zumaia), arrantzale tradizioaren loturiko jaien ospakizuna, apirilaren 22tik 24ra eta apirilaren 29tik maiatzaren 1era; edo Danbolin fest (Orio), maiatzaren 13an.
Kosta Gastronomikaren eskain-tza ere zabalduko da 'Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde' ekimen honen barne. Eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da; mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta. Parrilla da eskualdearen enbaxadore nagusia. Honetaz gain, herri bakoitzak ere badu berea: Getariak, txakolina; Oriok, bisigua; Zarautzek merkatua; Aiak, gazta eta Zumaiak, flyscheko olagarroa.
Baina, Kosta Gastronomika ekimenak produktuak eskaintzeaz gain, esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta ere eskaintzen du: Getariako upategietara bisita, Orion bisigua nola egiten den ezagutzea, flyseko olagarroa nola bizi den ikustea, Zarauzko merkatura bisita eta Aiako gaztak nola egiten diren ezagutzea.
«Eskualdeen Txokoarekin Donostiako publikoa mugiarazi nahi dugu lurraldearen gainerako lekuetara. Gipuzkoako eskualdeek eta herriek ahalegin handia egin dute hamarkada hauetan, eta oso emaitza interesgarriak eta baliabide erakargarriak lortu dituzte. Urola Kosta eskualdeak hondartzaz gain, gauza pila eskaintzen du eta merezi du bisita egin eta ezagutzea» esan zuen Maite Cruzado Turismoko foru zuzendariak ekimenaren aurkezpenean. Cruzadoren arabera, «garran-tzitsua da gipuzkoarrok gure herri eta hiriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, eta, orobat, gure lurraldera iristen diren turista fluxuak gero eta orekatuagoak izan daitezen laguntzea; helburua, azken finean, hori da: turistek Donostia lurraldearekin lotutako hiritzat hartzea, eta gure lurraldeak egun batzuetako bisita merezi duela ikusaraztea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.