Diario Vasco

VII. Floren futbito memorialak jardunaldi berria jarriko du jokoan gaur

VII. Floren futbito memorialak jardunaldi berria jarriko du jokoan gaur
  • Zazpigarren jardunaldian gorabehera batzuk izan ondoren aldaketak izan dira sailkapenean eta gaur zortzigarrena jokatuko da frontoian

VII. Floren Memoriala, Gure Txeruk antolatzen duen futbito txapelketak bere zortzigarren jardunaldia martxan jarriko du gaur. Jakina, hamar talde ditugunez jokoan, jardunaldi bakoitzean bost partida jokatu behar dira baina Giroa eta Elkano taldeak atsedena izango dute oraingoan.

Jokatu beharreko norgehiagokak hauek dira epaile eta guzti; arratsaldeko 20:30ean hasita, Xagu eta Iribar aurrez aurre (epailea Amona Mariak jarritakoa), 21:30ean hasiko da Amona Maria eta Kaia-Kaipe taldeen artekoa (Xaguren epailearekin), ordubete geroago 22:30ean hasi behar du Txoko eta Haitze taldeen arteko partida (epailea Kaia-Kaipek jarritakoa) eta jardunaldia ixteko azken partidan Politena eta Balearrik neurtuko dituzte indarrak (epailea Haitzek jarrita).

Azken jardunaldian, zazpigarrenean Iribar eta Politenaren arteko partidan gorabeherak izan ziren eta antolakuntzak zigortu egin ditu hiru puntu gutxiagorekin sailkapenean. Beste partidetan aipagarria Balearrik lortutako gol zaparrada Elkanoren kontura, Kaia-Kaipe eta Hai- tzeren arteko berdinketa eta liderraren garaipen berria, Txoko, oraingoan arerio zuzen baten aurka, Giroa. Sailkapenean, behean ikus daitekeen bezala, Txoko jarri da lehen postuan. Puntu batera jarraitzen dio Balearrik eta bira Giroak. Ondoren datoz Haitze eta Kaia-Kaipe gehiegi urrundu gabe. Politenak zigorra jaso eta atzera egin du. Hona hemen sailkapena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate