Diario Vasco

'Bullying, non dago muga?' hitzaldia izango da hilaren 27an eskolako jantokian

Guraso eta haur, bullyng-ari aurre egitea du helburu ekimen honek.
Guraso eta haur, bullyng-ari aurre egitea du helburu ekimen honek.
  • Ekain Guraso Elkarteak antolatutako tailerra 17:00etan hasiko da

Eskoletan edo kalean zenbait gaztetxok beste haur batzuen aldetik jasan dezaketen sufrimendua, bazterketa, irainak, biolentzia, abar... ezagutzen da 'bullyng' bezala; oso egungoa den gai honen inguruan Ekain Guraso Elkarteak hitzaldi- tailer bat antolatu du, hilak 27an egingo dena, 17:00etan, eskolako jantokian.

Saioaren helburua gurasoei baliabideak eskaintzea izango da, bullying egoerak prebenitzeko, identifikatzeko eta esku-hartzeko. Tailer moduan planteatuko da, kasu erreal praktiko desberdinak abiapuntutzat hartuta. Jakin umeen zaintza zerbitzua izango dela eskola bertan, hau eragozpena izan ez dadin gurasoek tailerrean parte hartu ahal izateko.

Larunbatean bidea itxita

Etzi, larunbata, Azpeitiko Rally-a ospatuko da, Azpeitia eta Zestoako lurretan. Auto proba hau Etumetatik barrena Aizarnan amaitzen da, egunean zehar hainbat «manga» edo proba lehiatzen direlarik. Proba hau dela medio, larunbatean, 13:30etik 19:30era itxita egongo da bidea zati horretan. Izan ere, lasterketa hiru aldiz pasako da errepide honetatik. Hala ere posible da une batzuetan, proba bakoitzaren artean, bidea zabaltzea, denbora gutxi bada ere. Horrez gain Zestoako Udalak laguntza eskatu nahi du, lasterketa bitartean segurtasuna bermatzeko eta, «arren eskatzen da, ikusiz gero lasterketa bitartean norbaitek kalteak edo hondakinak sortzen dituela, lehenbailehen horren berri emateko Udalari, honek antolatzaileei eskatuko baitie sortutako kalteak konpontzeko».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate