Diario Vasco
Aurrez. Bozka ematen.
Aurrez. Bozka ematen. / AMAXKAR

Asteburuan aurretiazko bozka emateko aukera plazan eta Askizu auzoan

Brankanek, Getariako erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak, aurretiazko bozkak jasoko ditu asteburu honetan zehar. Maia-tzaren 7an egingo den galdeketan bozka eman ezin dutenek beraien botoa emateko aukera izango dute. Botoa emateko aukera izango da, ostiralean 19:00etatik 21:00etara eta larunbatean 12:00etatik 14:00etara, Getariako plazan. Bestalde, igandean, Brankan taldeko kideak Askizun egongo dira botoak jaso-tzen 12:00etatik 14:00etara. Botoak jasotzeaz gain, herritarrek dituzten zalantzak argitzen arituko dira.

Gogorarazi, bozka eman ahal izateko beharrezkoa dela 16 urtetik gora izatea eta Getarian erroldatuta zaudela justifikatzen duen agiri ofiziala eramatea: NAN, pasaportea edota errolda agiria. Hala ere, zalan-tzaren bat izanez gero, jarri beraiekin kontaktuan 688 829 224 telefonora deituta, edota brankan.getaria@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate