Diario Vasco
Dantzaz Konpainia.
Dantzaz Konpainia. / AMAXKAR

Asteburuan 'Bisitaldiak Dantzaz' Museoan

  • Larunbat eta igandean 12:30ean izango dira

Cristobal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa prozesu bati esker, museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza tresna berria proposatu dute. Konpainiako dantzari gazteek Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute.

Asteburu honetan, larunbat eta igandean, eguerdiko 12:30ean, 'Bisitaldiak Dantzaz' ekimena burutuko da. Museoak eskaintzen dituen ohiko bisitaldi libreen edo iruzkinduen aurretik, dantzariek gidatutako beste bisitaldi bat egingo da hainbat espaziotan.

Gidariek dantzaren lengoaia erabiliko dute Cristobal Balenciagaren figura eta lanarekin lotutako edukiak interpretatzeko. Bisita hau egiteko, izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen eta museoko sarrera erosi ostean. Informazio gehiagorako deitu 943.00.88.40 telefonora edo idatzi info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate