Diario Vasco

Orio Babyauto trainerua nagusitu zen Astilleroko San Jose Banderan

Astilleron. Orioko arraunlariak, traineruan eta zortzikoan aritutakoak, irabazitako banderarekin.
Astilleron. Orioko arraunlariak, traineruan eta zortzikoan aritutakoak, irabazitako banderarekin.
  • Sei modalitate jokatu ziren guztira Astilleron eta horietatik Orio lauetan irabazle izan zen

Orio Babyauto traineruak Astilleroko XXIV. Bandera irabazi du asteburu honetan. Orain bi asteburu Castron eskuratutakoarekin, dagoenekoz, bi bandera dituzte. Ez da seinale txarra, nahiz honek ez du oraindik ezer esan nahi, aurre-denboraldia besterik ez baita.

Larunbatean sei sari jokatu ziren Astilleron eta horietatik Oriok lau eskuratu zituen, modalitate desberdinetan. Batetik, 'Bandera San Jose' konbinatua: Trainerua + Zortzikoa. Ibaian gora eginiko 2 probatan, denbora-batuketa onena Oriorena. Bestetik, 'VI.Trofeo San Jose' modalitatea: (8+) zortzikoak, 4.000 metrotan, hemen ere Orio irabazle; jarraian, 'VIII. Trofeo San Jose', gizonezkoen traineruen artean aipatu bezala irabazle 5.000 metrotako igoeran, eta azkenik, VIII. Trofeo Memorial Lagae, modalitatea, gizonezko traineruak, 500 metrotako sprintean.Hemen ere azkarrenak partaide guztien artean. Egia da ere, traineru asko falta izan zirela.

Garaipen hauetan ondorengo arraunlariek hartu zuten parte: 8+ zortzikoan, aurre-puntatik atzera:

Endika Alberdi, Unai Lizarralde, Jon Salsamendi, Xabier Manrique, Odei Arrizabalaga, Aritz Lizarralde,Imanol Garmendia, Martxel Aldai eta Gorka Aranberri lemazain bezala aritu zen.

Traineruan, berriz, ondorengo arraunlariak aritu ziren, era berean aurretik atzera: Ibon Arruti (aurrekalaria); Ioritz Etxeberria, Xabier Arregi, Oier Aizpurua, Iosu Indo, Paul Galdiz, Alexander Esteban, Jon Agirrezabala, Iñaki Elorza, Iñigo Mujika, Bersaitz Azkue, Jon Albizu, Unai Etxeberria eta Iosu Arruti patroi modura.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate