Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Parisen. Aurkezpena egin ondoren Espainiako enbaxadan argazki hau atera zuten partaideek.
Parisen Balenciagaren erakusketak aurkeztu dira

Parisen Balenciagaren erakusketak aurkeztu dira

San Sebastian Region Parisen aurkeztu da Cristóbal Balenciaga bitarteko dela

JUAN MARI ZUBIAURRE

Domingo, 12 de marzo 2017, 00:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Cristobal Balenciagari buruzko bi erakusketa garrantzitsu aurkeztu dira astea honetan Parisen, Espainiako enbaxadan. Asteazkenean, 'Balenciaga, l'oeuvre au noir', egun horretan bertan Pariseko Bourdelle museoan ireki zena; eta 'Rachel L. Mellon Collection' erakusketa, maiatzean Getariako Cristóbal Balenciaga museoan ikusgai izango duguna.

Aurten ehun urte betetzen dira Cristóbal Balenciagak Donostian lehenengo jostundegia ireki zuenetik, eta 80 urte, Parisko lehenengoa abian jarri zuenetik. Urteurren hori dela eta, Espainiak Parisen duen enbaxadak sinbolikoki lotu ditu bi hiriak berriz ere, Cristóbal Balenciagaren sormen eta enpresa abentura ospatzeko.

Ekitaldia Tourespaña eta San Sebastián Region bulegoak bultzatu dute, eta bertan izan ziren, besteak beste,Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua, Maite Cruzado Turismo zuzendaria, eta Miren Vives Cristóbal Balenciaga Museoko zuzendaria. Itxasok gure eskualdeetako kultur alderdi erakargarrienak aurkeztu zituen, Getariako museoa buru dela.

Izan ere, gure lurraldeak eskaintzen duen kultur eskaintza erakargarrietako bat Getariako Cristobal Balenciaga museoa da. Museoa 2011n inauguratu zen, Getarian, Balenciagaren jaioterrian, Donostiatik 30 kilometrora, eta bertan jostunaren lanik garrantzitsuenak biltzen dira, lehen urtetakoak. Hurbiltasun horrek eraman du Parisera aurkezpen hau.

Maiatzetik aurrera, Cristóbal Balenciaga museoak Balenciagaren bezero garrantzitsuenetako baten, Rachel L. Mellon estatubatuarraren, ondareari buruzko monografikoa aurkeztuko du. Monsieur Hubert de Givenchyren zuzendaritzapean eta Eloy Martinez de la Pera eta Igor Uria Zubizarreta komisario direla, Mellon andreak Getariako museoari dohaintzan eman zizkion 150 pieza jarriko dira ikusgai. Cristóbal Balenciagaren sormenaren heldutasuna ikusgai jartzen duen lan sorta, inondik ere, jostun handiaren bezero garrantzitsu eta adiskide izan zenaren ikuspuntu liluragarriaren bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios