Diario Vasco

Lurrazpiko edukiontziak kentzearen aldekoa agertu da Orain taldea

  • «Gehienak kendu eta behar beharrezkoak direnak uztea da gure aukera»

Jakina denez, 2018tik aurrera Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE aurrerantzean) kudeatuko du eskualdeko zabor bilketa zerbitzua eta horrek 2017an Elkarteko herrietan (Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria, Aia) egokitzapenak egitea ekartzen du, besteak beste lurrazpiko edukiontziak mantentzea edo ez erabakitzea.

Orain taldean iritziz, lurrazpiko edukiontziek «abantailak dituzte (estetikoagoak, higienikoagoak eta irisgarriagoak dira) eta desabantaila nagusia bat dute: 260.000 euro egokitzapenak eta urtero 30.000 euroko gainkostua».

Urtarrileko Karkarak Udalaren txokoa atalean 'Lurrazpiko edukiontziak mantendu egin behar al dira?' gaia garatu zuen eta Orioko Udaletxean dauden lau talde politikoen iritziak plazaratu zituen. Orain taldeak, bere iritzia pixka bat gehiago azalduz, zera adierazten du: «Orion 23 irletan edo eremutan daude kokatuta 90 inguru edukiontzi. Bi iritzi nagusi zeuden Orioko Udaletxean: bizpahiru kenduta beste guztiak mantendu edo gehienak kendu eta behar beharrezkoak zirenak utzi. Orain taldea bigarren aukeraren alde gaude».

Otsailean Orioko Udaletxeko Obra eta Zerbitzuko batzorde batean gaia aztertu eta beste egun

batean batzorde monografikoa egin zen gaia diktaminatzeko. Azkenean erdibidetik joaz hamaika lurrazpikoekin geratzea erabaki zen.

UKUEk martxoaren 3an izan du plegu teknikoak onartzeko bilera. «Bi egun lehenago jaso genuen dokumentazioa eta lurrazpikoen ataleko zerrendan Oriok 23 eremu zituen, gaur egun dauden guztiak, eta Zarautzek 2».

Orain talde politikoak zenbait galdera ditu egiteko eta hurrengo Obra eta Zerbitzuak batzordean egingo omen ditu: besteak beste, hauexek: «Zergatik urtearen hasierarako jakin behar zen bai ala bai lurrazpiko zenbat kendu?; Zergatik eta zertarako egin genituen bi batzorde (azkena bi orduko monografikoa)?; Zertarako balio dute diktamenak?».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate