Diario Vasco

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako saioa izango da gaur Gure Etxean

Orio eta Hernani. Gaur gauean Gure Etxea elkartean kantuan arituko dira.
Orio eta Hernani. Gaur gauean Gure Etxea elkartean kantuan arituko dira.
  • Orioko eta Hernaniko bertsolariak arituko dira aurrez aurre. Lehendabizi afaria eta ondoren, 22:30etik aurrera kantuan

Orioko eta Hernaniko bertsolariak, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren baitan, bertso saioa eskainiko dute gaur ostirala, Gure Etxea elkartean. Emanaldia bertso afari formatuan egingo da, 21:00etatik aurrera. Aurreikuspenen arabera 22:30ean hasiko dira bertsolariak kantuan.

Orotara, sei bertsolari arituko dira bertsotan; Orioko taldetik, Egoitz Eizagirre, Rosi Lazkano eta Imanol Lizarazu 'Habana' eta, Hernanitik, Eñaut Martikorena, Andoni Mujika eta Joxeluis Urdangarin. Jon Agirresarobe izango da gai-jartzaile eta saioaren gidari.

Azkoitian garaile

Gogorarazi, pasa den otsailaren 3an Azkoitian izan zutela oriotarrek lehen norgehiagoka eta garaile atera zirela, 13-11. Bertan bizitakoa errepikatu eta hura hobetu nahian, ilun-tze bizia eta alaia bizitzeko aukera izango dela aurreratzen da. Hortaz, bertso zaleei eta gainerako herritarrei, Errikotxia elkartetik, bertso afarira bertaratzeko deia luzatzen zaie.

Gipuzkoako bertso mugimenduan parte hartzen duten kideekin auzolanean antolatutako ekimena da Gipuzkoako Herriarteakoa. Talde guztiek abestuko dute 'etxean' eta 'kanpoan', beraz, guztiak izango dira antolatzaile eta bisitari. Saioaren antolaketako behar izanez arduratuko dira taldekideak euren etxean.

Orioko taldea bederatzigarren multzoan dago, Erniarraitzekin eta Hernanirekin batera. Xabier Sukiak, Rosi Lazkanok, Imanol Lizarazu 'Habana'-k eta Egoitz Eizagirrek egingo dute bertsotan. Horiez gain, Iñigo Exposito izango da komunikazio arduraduna, Jon Agirresarobe gai-jartzaile eta Alazne Arrillaga epailea.

Lehen fase hau martxoaren 12a bitarte luzatuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate