Borrar
'Gutik Zura' dokumentalaren aurkezpena.
Jon Maiak aurkeztuta, 'Gutik Zura' dokumentala gaur kultur etxean

Jon Maiak aurkeztuta, 'Gutik Zura' dokumentala gaur kultur etxean

Emanaldia 19:30ean hasiko da. Proiekzioa eta gero, solasaldia izango da Maiarekin

DV

Jueves, 16 de febrero 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, osteguna 'Gutik Zura' dokumentala proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian, 19:30ean hasita. 'Gutik Zura' proiektua Mari Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendu du eta horren emaitza da ordu eta erdiko lan hau. Dokumentala Jon Maia bersolariak zuzendu du eta gidoia bera eta Mari Jose Barriolaren artean idatzi dute. Argazki-zuzendaria Juantxo Sardon Altuna urnietar ezaguna da.

Dokumentala eman eta gero, solasaldia izango da Jon Maiarekin eta bertaratzen direnek aukera izango dute parte hartzeko eta galderak egiteko.

Dokumentalaren helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak gizarteratzea da: zer izan den, zer den eta, aurrera begira, zer izan daitekeen.

Basoa eta zura oso garrantzizkoak izan dira Euskal Herrian eta, neurri batean, euskaldunon izaera definitu dute. Kontu hori ez da oso ezaguna eta, dokumental honen bidez, egileek ideia hori zabaldu eta gizarteratu egin nahi dute. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egiten da, Euskal Herriko gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako, per-tsona jakin batzuen bizi-esperien-tzia eta adituen iritziak uztartzen dira, eta istorioen bidez kontatzen da historia.

Jon Maia bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, zine zuzendaria, itzultzailea eta kultura eragilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da. Eskarmentu handikoa da ikus-entzunezko alorrean, Mihiluze, Martina eta Udazkeneko lore saioetako gidoilari izan zen. Horretaz gain, hiru dokumental zuzendu ditu: 'Bidai Intimoak '(Orio produkzioak, Korrika); 'Apaizac Obeto' (Orio produkzioak) eta 'Gazta Zati Bat' (Nazioen Mundua).

Euskal talde ugarirentzat letragile izan da Jon Maia, besteak beste: Negu Gorriak, Gozategi, Bizkar Hezurra, SA, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxun- di, Gari, Esne Beltza, Ken zazpi... Karidadeko Benta (Gaztelupeko Hotsak) taldearen sortzaile, abeslari eta letragile izan da; hiru disko kaleratu zituzten.

Hainbat literatur lan ere kaleratu ditu: Irudika Idurika (Gatuzain), margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera. Zikloak (Arabera), argazkiak eta bertsoak elkar-tzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera. 'Riomundo' (Txalaparta) nobela eta 'Apaizac Obeto' (Elkar), abentura, historia eta kronika liburua.

Dukumentala ikusi nahi dutenentzat, sarrera doakoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios