Diario Vasco

Bonaetxea parkerako bi proiektu aurkeztu dira

Parkea 2. Bigarren proposamena ikusgai baita ere.
Parkea 2. Bigarren proposamena ikusgai baita ere. / AMAXKAR
  • Bozketa bidez hautatuko da bat; 2005etik 2013ra bitartean jaiotakoek eman ahal izango dute botua; emaitza asteartean ezagutuko da

Bi proiektu aurkeztu dira Bonaetxea parkerako eta bere garaian Udalak aurreratu bezala irabazlea bozketa bidez aukeratuko da. Herriko haurrak izango dira finean erabakia hartuko dutenak eta bozkatu ahal izateko gaztetxoenak 2013ean jaioak izango dira eta zaharrenak, berriz, 2005ean jaioak edo ikasturte honetan LH6 egiten ari direnak.

Aste honetan burutuko da bozketa eta bi fasetan banatu da. Astelehenetik asteazkenera Iturzaeta Herri Eskolan ikasten dutenek ikastetxean bertan bozkatu dute dagoeneko. Gainontzeko haurrek udaletxe azpian ipiniko den mahaian bozkatuko ahal izango dute. Bihar ostirala, 17:00etatik 19:00etara eta etzi larunbata goizeko 11:00etatik 13:00etara. Gogoratu bozkatzeko paperak bozka mahaian eskuratuko ahal izango direla.

Parte hartze prozesua amaitzen denean, bozka zenbaketa irekia egingo da, otsailak 20, datorren astelehenean 12:00etan udal pleno aretoan.

'Denon artean' izenburupean, Udalak abian jarri zuen parte har-tze prozesu hau eta urrian parkean bertan egin zen bilera bat gaiaren berri zuzena emateko. Udal ordezkarien ahotik jakin zuten orduan bertaratu ziren haur eta helduek 2016ko udal aurrekontuetan Potzuaga parkea berritzeko partida gorde zuela udalak, eta datozen hilabeteetan parkea eraberrituko dela.

Udalak aurrekontua egin aurretik antolatzen duen aurrekontu parte-hartzailetan herritar batek proposatutako kontua da hau.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate