Diario Vasco

Usurbilgo Udala hilerri zaharra husteko prozesua hastera doa

Hilerri berriaren proiektuan 120.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak.
Hilerri berriaren proiektuan 120.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak.
  • Espazio berriak hileta zibilak era irekian egiteko aukera izango du

Hilerri berria handitzera doa Udala. Egungo gune berdearen ondoan, espazio berri bat sortuko da Errautsen Parkea izenpean. Bertan, hilerri zaharreko eta etorkizuneko usurbildarrak modu anonimoan uztea ahalbidetuko da.

Espazio berri horrek hileta zibilak era irekian egiteko aukera ere izango du. Orotara, handitze obrek 120.000 euroko aurrekontua izango dute eta aurten bertan amaituta izango dira.

Hilerri berriaren handitzeak zer ikusi zuzena du hilerri zaharraren itxiera prozesuarekin. Batez ere, familiartekoek eskatzen ez dituzten usurbildarren azken hilobia izango delako. Gorputz onda horiek Udalaren gain geldituko dira eta erraustu ondoren parke berrian utziko dira.

Azaroaren 30ean, itxiera

Hilerri zaharra, berriz, behin betiko itxiko da, eta bertan dauden gorpuz-ondarrak ateratzeko prozesua irekiko da datozen egunetan. Izan ere, azken hamabost urteetan ez da gorpuzkin berririk sartu, eta aurtengo azaroaren 30ean behin betiko ixtea aurreikusten du udalak.

Herritarrek, familiartekoen gorpuz-ondarrak berreskuratu eta beraien kabuz kudeatu nahi dituzten kasuetan, eskaerak egin ahal izango dituzte hiru hilabetetako epean. Gainerakoak, aipatu bezala, Udalaren gain geldituko dira.

Herritarrek Udaleko zerga-bilketako leihatilean izango dute zuzeneko informazioa jasotzeko aukera, astelehenetik ostiralera bizarrean,arratsaldeko 13:00etatik 14:00etara.

Izena ematea berriz, Udal erregistroan gin beharko dure, horretarako eskuragarri izando den inprimakiaren bitartez.

Hazilan proiektua

Hazilan, gazte enplegua sustatzeko programaren bigarren edizioa, martxan dago. Hazilan programak etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak identifikatzen ditu eta lan bat lortzeko behar dituzun baliabideak ematen dizkizu. Unibertsitate-titulua edo goi-mailako prestakuntza-zikloa duten eta langabezian dauden 20-35 urteko gazteentzat da.Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi hazilan@andoain.eus edo 943 30 42 21 telefonoan. Izen emateko epea martxoan itxiko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate