Diario Vasco
Sinadurak biltzen.
Sinadurak biltzen. / AMAXKAR

Behar ziren sinadurak lortu ditu Brankan-ek

  • Maiatzaren 7ko galdeketa egiteko %10a behar zen eta gainditu da

Maiatzaren 7an, Getarian, herri-galdeketa egin ahal izateko, herritarren %10aren sinadura behar zen, eta dagoeneko lortu da. 600 sinadura inguru jaso dira guztira, herritarren %10ena baino dezente gehiago. Beraz, Getarian ere egingo da herri-galdeketa. Galdera ondorengoa izango da, «Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?».

Brankan-eko kideak diotenez, «eskerrik asko sinadura eman duzuen guztioi, zuen laguntzarik gabe ezingo baitzen Getarian galdeketa egin. Pausoka-pausoka bagoaz aurrera. Lanean jarraituko dugu, baina herritarren laguntza eta babesa, oraingoan bezala, ezinbestekoak izango dira etorkizunean ere. Bestalde, sinadura bilketari ostiral honetan, otsailaren 17an, emango zaio amaiera. «Beraz, animatu eta hurbildu kale Nagusian jarriko dugun postura 18:30etik 20:30ak bitartean».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate