Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Martes, 14 de febrero 2017, 00:14
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Berdin-Berdinak elkarteak antolatuta, eta Orioko Udalak lagunduta, sentsibilizazio-saio bat egingo da Karela kiroldegian, gaur arratsaldean, LH6 mailako ikasleei zuzenduta.
Saioa Karela kiroldegiko pista nagusian egingo da, 14:30etik 16:30era bitartean. Bertan parte hartuko dute Zaragueta eskolako eta ikastolako LH6 mailako ikasle guztiak, federazioko eta Berdin-Berdinak elkarteko langileekin eta boluntarioekin batera. Saioaren helburua da ikasleei aukera ematea urritasun egoera ba-tzuk bertatik bertara ezagu-tzeko eta, horrekin batera, gaiari buruzko gogoeta eta sentiberatasuna bultza-tzea.
Kiroldegiko pistan hainbat postu jarriko dira eta bakoitzean ariketak eta jolasak planteatuko zaizkie ikasleei. Hauek postu batetik bestera pasatuko dira, txandaka, eta bertan planteatzen zaizkien jolas eta ariketen bidez aukera izango dute urritasun egoera baten esperientzia bizitzeko eta, horrekin batera, gaiari buruz hitz egiteko: egoera horretan nola moldatu diren, zer sentitu duten... Saioan parte hartuko dute, baita ere, herriko alkateak eta Udalaren eta bi ikastetxeetako hainbat ordezkarik.
La Caixak babesten du gaurko saioa eta, antolaketarako dirua jartzeaz gain, Orioko sukurtsaleko langileak eta zuzendaria ere arituko dira kiroldegian, boluntario lanean, federazioko eta Berdin-Berdinak elkarteko kideekin batera.
Hitzaldiak bi ikastetxeetan
Sentsibilizazio-lana behar beharrezkotzat jotzen dute Berdin-Berdinak elkartekoek eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federaziokoek eta, horregatik, gaurko saio hau antola-tzeaz gain, bi hitzaldi ere antolatu dituzte, DBH4ko ikasleei zuzenduta: bat Zaragueta eskolan eta bestea Orioko Herri Ikastolan.
Zaraguetako hitzaldia eman dute dagoeneko eta laster izango da ikastolakoa. Hitzaldiaren gaia honako hau da: 'Urritasun-egoerak, kirol egokitua eta horren inguruko bizipenak'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.