Diario Vasco

Indartsu dago Kobaz koba mendi lasterketa

470 korrikalarik hartu zuten parte bi lasterketetan.
470 korrikalarik hartu zuten parte bi lasterketetan.
  • 500 lagun inguruk hartu zuten parte igandeko lasterketan

Kobaz Koba mendi trail lasterketa osasuntsu dagoela erakutsi zuen beste behin, bai bertan parte hartzeko dortsalak aspaldi agortu zirelako, baita ere korrikalarien mailari erreparatu ere.

Iaz bezala aurten ere dozenaka herritarrek hartu dute parte antolakuntzako lanetan, bai bideak mozten, bai aurretik ibilbidea egokitzen edo eta korrikalarientzako jakiak prestatzen, abar... Boluntarioen lana goraipatu eta gero, aipagarria baita ere parte hartzaileen jarrera, proba gogorra izanagatik helmugan barrea eta poza adierazten baitzuten, irabazle zein maitzen zutenek, denek baitzuten zer ospatu. Aipatu ibilbide luzean lehenengo gizonezko zestoarra Inazio Luluaga izan zela, (2:31'59'' denborarekin). Ibilbide motzagoan aldiz Lehenengo emakume zestoarra Mertxe Uribetxeberria izan da (2:23'') eta lehenengo gizonezkoa (Xabier Bergara (1:47''). Azkenik, Naturalki Minimal Runner saria Oier Diaz ondarroarrak irabazi zuen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate