Diario Vasco

Diru-laguntza desberdinak eskatzeko aukera

  • Hainbat arlotako laguntzak eskatu ahal izango dira gaurtik hasi eta 20 egun baliodunen epean

Gizarte ongizate, kirola, kultura, nekazaritza eta ingurumen arloko diru-laguntzak eska-tzeko epea irekita du dagoeneko Udalak. Atzo argitaratu ziren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta gaurtik aurrera eskatu ahal izango dira arlo horietako diru-laguntzak 20 egun balioduneko epean.

Kulturarako 80.000 euro bideratuko ditu, 46.000 euro kirolerako, 12.000 euro gizartegintzara eta 10.000 euro Nekazaritza abeltzan- tza eta beste horrenbeste ingurumenera. Arlo hauetan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko norbanako, erakunde eta elkarteen-tzako diru-laguntzak emateko oinarriak dira argitaratutakoak, 2017. urtean zehar ekintzak egiteagatik emango direnak kultura, kirola eta gizartegin-tza eremuetan. Nekazaritza, abeltzaintza eta ingurumen eremuetako laguntzak, berriz, 2016. urtean zehar bideratu ziren ekimenentzako eskatu ahal izango dira.

Alde batetik, diruz lagunduko dena da 2017. urtean gizarte ongizate, kirola eta kultura ekimenak garatzea, baldin eta Udalak egiten dituen ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda. Diruz laguntzen diren ekintzak irekiak izango dira, herritarren artean inolako bereizketarik egin gabe. Nekazari-tza, abeltzaintza eta ingurumen egitasmoei dagokionez, diruz lagunduko diren egitasmoak 2016an zehar garatutakoak izango dira.

Ez dira aintzat hartuko beste Udal partida edo deialdietatik diru lagun-tza jasotzen duten ekintzak. Ezingo dute diru-laguntzarik jaso deialdi honen bidez bere izaera eta helburuak direla eta Udalaren beste arlo edo erakunde autonomo batzuen beste programa baten edo batzuen bidez bideratu behar zirenak. Dena den, dagokion erakunde edo udal arloetara bideratuko da eskaera, eta horren berri emango zaio interesatuari.

Diru-laguntza hauen subjektu onuradunak Usurbilen aurrez aipatutako alorretan ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak izango dira, beti ere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lor-tzeko lanean badihardute. Usurbilgo udalerrian beren egoitza duten elkarteek diru laguntzak lortu nahi badituzte, elkarteen udal-erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Halaber, Usurbilgoak ez diren entitateek ere eska dezakete diru laguntza, baldin eta ekimena Usurbilen burutzen badute, izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan eta udalerrirako interesgarriak direla iritzitako jarduerak baldin badira.

Edozein kasuan, ez zaie diru laguntzarik emango kideak aukera-tzeko prozesuan edo jardunean sexu-bereizkeria egiten duten elkarte edo erakundeei. Hala, elkarte edo erakundeen estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko da kideak aukeratzeko prozesuan eta jardunean ez dela inor deusengatik baztertzen, eta, bereziki, ez dela sexuarengatik baztertzen.

Beraz elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria ezaren konpromiso aktiboa bere estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko du diru-laguntzaren justifikazioa aurkezteko momenturako. Eskariak udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira udalak horretarako jarriko dituen eskari-orrietan.

Bestalde, etxebizitzetan igogailuak jartzeko diru-laguntzen oinarriak ere argitaratu ditu Udalak. Aintzat hartuko diren eskaerak, aurreko urtean, 2016an, igogailua martxan jartzeko udalak emandako obra amaiera ziurtagiria jaso dutenak izango dira. 10.000 euro bideratuko dira diru-laguntza honetara eta eskaera bakoitzeko diru laguntza gehienez 1.000 eurokoa izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate