Keta Babyauto-Soraluze arratsaldean Mendibeltzen

Ander Lazkano. /
Ander Lazkano.

Beste final bat getariarrentzat. Eta gainera arerio indar-tsu baten aurka. Soraluze hartuko dute 17:00etatik aurrera Mendibeltz futbol zelaian Azpitarte eta Rauleagaren mutilak, sailkapenean hirugarren tokian kokatuta daude eta aurreko jardunaldian Zestoarekin etxean galdu ondoren orduko puntuak berreskuratu nahiko dituzte gure jokalarien aurrean. Lehen itzulian gol bakar bati esker nagusitu ziren euren zelaian eta orain bisitari arriskutsua direla jakina dute getariarrak.

Hamalaugarren tokia betetzen dute Ketakoak eta atzetik Ilintxa eta Intxurre besterik ez dituzte. Baina atzera ez dute begiratu behar. Aurrean Mondragon sei puntura eta Beasain eta Zumaiako daude zazpira. Hauei inguratzea da Babyautoren asmoa gaurko partidarekin baina ezinbestekoa izango da irabaztea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos