Diario Vasco

Hondarribia eta Hibaika, nagusi

Orio. Senior mutiletan hiru ontzi aurkeztu zituen, A ontzia bigarren sailkatu zelarik.
Orio. Senior mutiletan hiru ontzi aurkeztu zituen, A ontzia bigarren sailkatu zelarik. / ETXEBERRIA
  • Gizonezkoetan oriotarrek bigarren egin zuten eta emakumeetan, hirugarren

Hondarribia gizonezkoetan eta Hibaika emakumeetan nagusitu ziren atzo arratsaldeko XXXIII. Oriaren Traineru Jaitsieran. Gainera, Hondarribiak 19:18,40rekin, marka berria ezarri zuen. Bigarren Orio A sailkatu zen 14 segunduetara, ondoren Bermeo 17ra, Kaiku 22ra... Emakumeeetan Hibaikak segundu erdiko abantaila atera zion San Juani eta hirugarren Orio 11 segunduetara. Beste mailetako ontzi azkarrenak: Club Premi de Mar: Llagut Catalá; Zarautz AE: jubenil+mixtoetan, eta Zumaia AE beteranoetan.

Jende asko eta giro paregabea, ibaia egoera ezin hobean eta, esan bezala, markak hautsi ziren. Amaieran hil berri den Xabino Etxabeguren, Hibaikako direktiboari omenalditxoa egin zitzaion.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate