Diario Vasco

Azpillagari adio

Otsailaren 2an joan zen gure ondotik Jon Azpillaga bertsolari handia.

Lau aldiz finalista izan zen Txapelketa Nagusian, 1960, 1962, 1980 eta 1982. urteetan, eta 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.

Xabier Unanue herritarrak, 1980ean Jon Azpillagari Zestoan egin zi-tzaion omenaldia ekarri nahi izan du gogora, Olalde eta Azpillagaren orduko bertsoak tarteko (5 bertsoetatik bi aukeratu ditugu):

Azpillaga da gizon haundi bat

zentzun ta ganorazkoa

argazki bat,e egin nahi gendun

bera dan bezalakoa

Neri Lurdesek lehen esan dit

falta zuela lekua;

guztia ez dela kabitzen eta

gerritikan gorakua.

Badakizuete bihotz barrendik

hau estimatzen detela

ikusitezean hemen deguan

giro eder eta epela.

Nik zestuarrak maitatzen ditut

zestuarrak ni bezela,

pentsa lehen eta gerore zuen

morroi izango naizela.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate